Asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2021ko urr. 4a, 16:34

Asteburu honetan jokatutako partidetan honako emaitza hauek lortu dituzte Ikasberri KEren futbol taldeek.

Preferenteko mutilek atzo arratsaldean jokatu zuten Idiazabalen aurkako partida. Laugarren jardunaldian iritsi da lehenengo garaipena (2-0) eta gustura daude mutilak. Orain bide horri jarraitzea besterik ez zaie geratzen, aupa mutilak!

Erregional mutilek larunbatean jokatu zuten Eibartarraken aurka. Lehenengo zatian eutsi zieten eibartarrei, 0-1 joan ziren atsedenaldira. Handik bueltan pixka bat gehiago izan ziren kanpokoak, eta azkenean 1-4 amaitu zen partida.

Jubenil mutilek aste honetan atsedena izan dute.

Kadete mutilen A taldeak etxean jokatu zuen Amaikak Baten kontra eta hutsean berdindu zuen partida. B taldekoek, berriz, Bergara Aren kontra jokatu zuten, eta bergarrak nagusitu ziren 8-0.

Infantilek aste honetan lagunartekoa jokatu dute eta berehala hasiko dira denboraldiarekin.

#AupaIkas