Ikasberri KEren futbol taldeen asteburuko partidak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2021ko ira. 23a, 13:47

Asteburu honetan bost partida jokatuko dituzte gure mutilek eta hiru partida Garmendipen izango dira. Beraz, animatu ikustera!

Preferente mutilek azken bi partidetan berdinketak lortu dituzte, Zestoaren eta Ilintxaren aurka, hurrenez hurren. Aste honetan ere etxetik kanpo jokatuko dute, larunbatean, 16:00etan, Mojategin, Mondragonen aurka. Ea hirugarren partida horretan hiru puntuak batzea lortzen duten Alkortaren mutilek.

Erregional mutilek joan den astean Aloña Mendiren aurka galdu egin zuten eta aste honetan Elgoibarren kontra jokatuko dute Garmendipen. Partida larunbatean 15:30ean izango da, eta Daniren eta Iñakiren taldea hiru puntuen bila aterako da; beraz, zaletuen berotasuna eskertuko dute.

Bluesen ondoren aterako dira zelaira jubenilak. Aste honetan kostaldeko beste talde baten aurka jokatuko dute, Oriokoren aurka, eta partida 17:30ean izango da Garmendipen. Ea partida ona egiten duten gure mutilek.

Kadete mutilen A taldeak derbia izango du larunbat goizean, 09:30ean, Lagun Onaken aurka. Beti izan ohi dira partida hauek bereziak, baina aurreko astean bezala aste honetan ere irabaztera aterako dira eta, noski, hiru puntuen bila. Ea partida ederra jokatzen duten bi taldeek.</p

Kadete mutilen B taldeak etxetik kanpo jokatuko du, igandean jokatuko duten bakarrak izango dira. 15:30ean hasita, Aretxabaleta UDA B taldearen kontra jokatuko dute. Animo eta zorte on, mutilak.

Beraz, badakizue, larunbatean animatu Garmendipera gure taldeak animatzera.

#AupaIkas