Ikasberriren Preferente mailako taldeak asteburuan ekingo dio denboraldi berriari

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2021ko ira. 9a, 16:39

Azpeitiko futbol taldeak Zestoa hartuko du Garmendipeko belar artifizialezko zelaian, zapatuan, 16:00etan.

2021-2022 futbol denboraldiari hasiera emango diogu asteburu honetan. Aurreko urtean ez bezala, aurten behintzat irailean hasiko gara eta espero dugu datorren ekainera arte, behintzat geldialdirik ez dugula egingo.

Aste honetan Preferenteko mutilek bakarrik ekingo diote, eta datorren astean gainerako talde gehienek, infantil mutilek izan ezik.

Alkortaren taldeak, denboraldi aurre txukuna egin ondoren, denboraldia ondo hasi nahi du eta aurrean talde indartsua izango du, Zestoa. Garmendipen jokatuko da partida, larunbatean, 16:00etan. Ea denboraldiko lehen hiru puntuak etxean gelditzen diren, animo mutilak!

Datozen orduetan jakinaraziko dugu zaleok zelaira sartzeko aukerarik izango al duzuen.

#AupaIkas