Azken jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2021ko mai. 20a, 16:38

Denboraldi amaiera ere iritsi zaigu, eta aste honetan jokatuko dituzte azken partidak. Urtearen moduan denboraldia ere arraroa izan da, urrian hasi beharrean martxoan ekin baikenien partidei, baina etenik gabe iraun du orain arte. Aste honen ondoren, hurrengo denboraldia prestatzeari ekingo diote gure taldeek.

Preferenteko mutilek etxean agurtuko denboraldia Ilintxa taldearen aurka. Pasa den asteburuko emaitzari buelta ematea nahiko dute, eta ea zapore gozoarekin amaitzen duten liga.

Jubenil mutilek, berriz, Zarautz B taldearen kontra jokatuko dute larunbat goizean, Garmendipen. Azken asteetan partida hobeak egin dituzte, eta horri eutsi nahi diote azken partida honetan ere. Ziur zerbait polita egingo dutela. Aupa mutilak!

Kadete mutilentzat, berriz, denboraldia amaituta dago jada. Lehengo astean jokatu zuten azken partida. #AupaIkas