Zazpigarren jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2021ko api. 29a, 18:46

Aste honetan zazpigarren jardunaldia jokatuko dute gure taldeek, eta honako partida hauek jokatuko dituzte.

Preferenteko mutilek etxean jokatuko dute larunbat arratsaldean, Soraluzeren aurka. Zaleen falta sumatuko dute, baina saiatuko dira hiru puntuak eskuratzen.

Jubenil mutilek, berriz, aste honetan etxetik kanpo jokatuko dute, Zarautzen, Zarautz A taldearen kontra. Larunbatean izango da partida, 15:30ean. Ea aurreko astean bezala berdinketa edo garaipenarekin bueltatzen diren, animo mutilak!

Kadete mutilek ere etxetik kanpo jokatuko dute; igande goizean Deban izango dira Amaikak Bat taldearen kontra jokatzen. #AupaIkas