Asteburuko futbol emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2021ko api. 20a, 21:09

Aste honetan gure hiru taldeek etxetik kanpo jokatu dute eta honako emaitza hauek lortu dituzte.

Preferenteko mutilek Ilintxaren aurka jokatu zuten Legazpin, eta emaitza ez zen gureen aldekoa izan; 3 eta 2 galdu zuen Alkortaren mutilek.
Jubenil mutilek ere ez zuten zorte handirik izan, Zarautz B taldearen aurka partida ona jokatu bazuten ere, 2 eta 0 galdu zuten.
Kadete mutilek azken minutuetara arte eutsi zioten partidari, baina, azken momentuan, Lagun Onakekoak gehiago izan ziren, eta 3-0 irabazi zuten haiek norgehiagoka. #AupaIkas