Asteburuko agenda

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2020ko urr. 22a, 14:46
 
 

Aste honetan hasiko dute denboraldia talde gehienek. Denbora asko igaro da azken partida ofiziala jokatu zituztenetik, baina pixkanaka-pixkanaka hasiko dira ohitura hartzen.

Gorengo mailako taldeak joan zen astean hasi behar zuen Urkiren aurka, baina koronabirus kasu batzuk tarteko partida bertan behera gelditu zen. Bigarren jardunaldian Antzuola izango du aurkari etxean; ea hasiera ona emateko gai diren Alkortaren mutilak.

Erregional taldeak etxetik kanpo hasiko du liga, Villabonan hain zuzen ere. Billabona taldearen kontra jokatuko dute larunbat arratsaldean. Ea Dani eta Iñakiren mutilek denboraldia ondo hasten duten.

Jubenil mutilek Anaitasuna hartuko dute igande arratsaldean Garmendipeko zelaian. Joan zen denboraldiko talde antzeratsuaren kontra hasiko dute denboraldia aurtengo honetan.

Kadete mailan, berriz, bi talde ditugu aurtengo honetan. A taldeak Urola Urretxu B taldearen kontra jokatuko du Azpeitian larunbat eguerdian. B taldeak, aldiz, Bergararen aurka jokatuko dute etxetik kanpo, igande goizean.

Infantil mutilen liga oraindik ez dago argi noiz hasiko den, baina bitartean entrenamenduekin burubelarri dabiltza taldeko gaztetxoenak.

Ea aurtengo denboraldiak zer eskaintzen digun, momentuz behintzat partida guztiak ateak itxita jokatuko dira. Espero dugu denbora motzean hori aldatzeko eta denok futbol partidez gozatzeko aukera izango dugula.

#AupaIkas