Ikasberri Zaleentzako kamisetak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2018ko urr. 5a, 18:09

Adierazi genuen moduan, aurtengoan berrikuntzekin gatoz. Hasteko, Ikasberri Zale egiten diren lagun guztien artean zozketak izango ditugu hilabete amaieran herriko taberna eta denda desberdinen eskutik.

Bestalde, neskentzat eta mutilentzat kamisetak ere atera ditugu, eta horiek bi motatakoak izango dira: kamisetak eta poloak. Kamisetak 18 euroren trukean eskura daitezke, eta poloak 25 eurotan. Jantziok eskuratzeko Jose Artetxe kaleko EuskadiSport dendara joan behar da.

Taldea animatzera kamiseta jantzita etorri nahi? Hau da zuen aukera!

#AupaIkas