4. jardunaldia ate joka dugu

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2018ko urr. 4a, 20:11

 

4. Jardunaldia ate joka dugun honetan Preferente taldekoek Azkoitian jokatuko dute partida Anaitasunaren aurka. Ondoko herrikoak izanik partida berezia espero da eta jokalariek eskertuko dute zaleen berotasuna etxetik kanpoko neurketa honetan.

Kadete eta Jubenilek Elgoibar izango dute aurkari Garmendipen jokatuko dituzten partidetan, gazteenek 10:00etan eta zaharrenek 14:00etan. Kadeteak bolada onari eutsi nahi diote atsedena izan ondoren pasa den asteburuan.

Erregionalek eta Infantil mutilen A taldeak, berriz, igandean jokatuko dituzte beraien partidak. Erregionalek etxean hartuko dute Urki arratsaldeko 16:00etan eta Infantilek goizean triangularra jokatuko dute Zumaiako eta Elgoibarren aurka Zumaian.

Gainera, adierazi genuen bezala IKAS ZALE egiten diren guztien artean hilabetero zozketak egingo ditugu eta hilabete honen amaieran VILLEGAS ARRANDEGIAk jarritako otarra bat izango da saria. Hori dela eta, hilabeteko partida guztietako babeslea bera izango da.

Oraindik garaiz zaudete ZALE egiteko eta zozketa parte hartzeko. Ez duzu bada, aukera galduko ezta?

#AupaIkas