Datozkigun kontzertuak

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Ibarzabal 2012ko abe. 28a, 10:10
Kantariak

Azken aldian kontzertu politak ikus-entzuteko aukerak izan ditugu Sanagustin kulturgunean, besteak beste, SU ETA GAR, AZ/DZ + GABBA GABBA HEY eta abar…

Bide beretik datorkigula dirudi hasteko zorian gauden 2013 urtea ere, lau kontzertu sendorekin irekiko bai digute aurreneko bi hilabeteak; urtarrilak 10ean “DIABULUS IN MUSICA” taldearen kontzertua izango dugu, urtarrilak 12an gure “RUPER ORDORIKA”, otsailak 2an “BEBE” eta hila bikain amaitzeko otsailak 23an “MELENDI” kantariaz gozatzeko aukera ezin hobea daukagu.

Beraz, badugu non aukeratu!


Nire blog pertsonala: ibarzabaltxokoa