Hauek bai albiste berriak!

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Ibarzabal 2012ko abe. 6a, 22:40
2012-12-06

Hasiera batean ez nuen oso gogoko jarri ziguten Aita Santua, baina egia esan azken aldi honetan bera da albistegietan barre apur bat eginerazitzen didan bakarra, beste berri guztiek nazka eta urduritasuna jartzen baididate.

Duela aste batzuk adierazi zigun Belengo estalpean inoiz ez direla egon idi eta astorik haur jaio berriari berotasuna emanez, beraz adi egon beharko dugu aurten herriko elizan jartzen den jaiotzan zer nolako erabakia hartzen duten animalitxoekin. Hauek ere langabezian amaituko ote dute?

Adierazpen hauekin bazterrak mugierazi bazituen, aurreko astean bigarren bonbazoa bota zigun gure Aita Santuak berriro. Oraingoan zera zioen, Errege Magoak ez zirela ekialdekoak, andaluziarrak baizik!!! Jajaja bakarrik falta zuen esatea Antonio, Manolo eta Curro zirela beraien izenak… eneee hamaika kontu entzuteko jaioak garela eta egia. Kontuak kontu, lehen esan bezala azken aldian albistegietan irakurtzea merezi izan duten berriak dira eta barretxo bat behintzat atera dit niri.

Ez dakit sorpresa gehiago edukiko dugun, gabonetarako oraindik egun batzuk falta baitira, nork daki… agaian amaitzen dugu jakinez ez zirela hamabi apostoluak, txirigota talde bat baizik.

Herriko Joxe apaizari galdetzen dizkiot nik honelako zalantzak, txikitatik ezagutzen baidut gure Joxe eta oraingoan ere hor izango nau galdezka, ea oraingoan badituen erantzunik, zeren haurra nintzelarik egin nion galderaren erantzunik ez dut jaso oraindik… egin nion galdera “Joxe, Jesusek ze abizen zuen?”.


Nire blog pertsonala: ibarzabaltxokoa