Sokamuturra Urte Berri goizez aurreneko aldiz

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Ibarzabal 2009ko abe. 28a, 01:12

Urtea amaitzear dugunean, albiste batek ustekabean harrapatu nau, edo ni behintzat horrela sentitu naiz. Aipaturiko berria, Azpeitiko Zezen Beltz elkartearen eskutik datorkigu, aurreneko aldiz eta aproba gisa, sokamuturra antolatu dutela adierazi baidute urte berri egunerako.

 

Azken urteetan, indar handia hartzen ari da urte zahar gauez kalera irten eta ospatzeak, gero eta jendetza ugariago elkartzen baita tabernetan zehar. Festa giro hau ikusirik, Zezen Beltz elkartekoak sokamuturra ezartzera animatu dira eta aurreneko aldiz urte berri egunean goizeko zazpiretan zezena izango dugu Azpeitiko Enparantza Nagusian. Aurreko urtean ere bururatu zitzaiotela zioten elkartekoek, baina San Sebastianetako pretakuntzekin buru-belarri aurkitzen ziren eta nahiago izan zuten beste urte baterako uztea. Aurten ordea, goiz hasi dira gauza guztiak ongi antolatzen eta posible ikusi dute urte berri eguneko berrikuntza hau.

 

Niri pertsonalki, primeran iruditzen zait eduki duten ideia hau, eta beraiek bezala ez daukat zalantza izpirik arrakasta borobila izango dutela, denok baidakigu Azpeitiko herrian zezen batek duen garrantzia. Beraz badakizue, aurten urte zahar gauari amaiera bikaina emateko moduan izango gara, urteko aurreneko goizari sokamuturrarekin emango baidiogu ongi etorria.

----------------------------------------------------------------------------------

Egunero idazten dudan nire blog pertsonala irakurri nahi duenak, klikatu ondorengo helbidean: http://ibarzabaltxokoa.wordpress.com/