Ostegunak 16, A.M.B.ren kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Ibarzabal 2009ko uzt. 15a, 17:07

Uztarriako blog hau sortu nuenetik, herriko talde baten ekitaldien berri eman ohi dut, eta biharko egunez ere musika emanaldia dutenez, hemen natorkizue Azpeitiko Metal Boskotearen albiste berriekin.

 

2009. urtean Azpeitian eskainiko duten 3. kontzertua izango da. CAN-Nafarroako kutxa, kantxako ekitaldien barnean, kontzertu berezi bat prestatu nahi izan du A.M.B.-k. Ekitaldi honen arrazoi nagusia, beraien babesleei eskerrak ematea da, CAN-Nafarroako kutxa, Azpeitiko Udala eta PALACIO DA TUBA-ri hain zuzen ere.

 

Ekitaldia 2 zatitan banatu dute. Lehen zatian, beraien azken 5 urteetako beste kanta bilduma bat eskainiko digute, entretenigarriak eta entzun errazak bihurtzen saiatu direlarik. Honetaz gain, taldeari buruzko azalpenak emango dizkigute, zenbait xehetasun metal boskoteei buruz eta musika tresnen ezaugarri nagusienak adieraziko dizkigute.

 

2. zatian, Nafarroako kutxako sukurtsal barnean, luntx bat emango digu A.M.B.- k. Honekin, alde batetik ospakizun txiki bat egin nahi dute 5. urteurrena delako, eta bestetik, herriko jendearekin solasaldi lasai bat izan nahi dute, bide batez, gustu handiz jendearen proposamenak entzunez taldeak ideia berriak izan ditzan. Solasaldian taldearen berri emango digute, babesleek nola laguntzen dioten azalduaz, 2010erako eskuartean dituzten proiektuen berri emanez eta nola ez, 2009an egiteko dituzten beste ekitaldien berri jakineraziz.

 

Beraz badakizue lagunok, bihar arratsaldeko 19:00tan Olazko amaren plazan gonbidaturik zaudete Azpeitiko Metal Boskotearen beste kontzertu bikain bat entzuteko.

Azkenik bukatzeko gauzatxo bat nahi dizuet aipatu. Azpeitiko Metal Boskoteak hasia du eraikitzen beraien blog pertsonala, beraz, nire txoko honetan amaitutzat ematen dut aurrerantzean izango dituzten kontzertuen berri ematea, hemendik aurrera beraien txoko berrian adieraziko baidigute. Beraz esan bezala, helbide honetan aurkituko duzue ikusgai A.M.B.ren gorabehera guztiak: http://azpeitikometalboskotea.blogspot.com/

 

Eskerrik asko boskote orain arteko zuen kontzertuen albisteak pasatzeagatik, plazer handia izan da zuekin eduki dudan tratua, eta inoiz ezertan lagun badezaket badakizue non aurkituko nauzuen.

 

Jarraian biharko kontzertuko egitaraua:

 

La Morisque: (T.Susato, mold: I.H.Cartwright).

Ave Verum: (W.A. Mozart, mold: Larry Mills-Gahl).

Perfect Day: (Lou Reed, mold: Simon Kerwin).

Yesterday: (Jonh Lennon/ Paul McCartney, mold: Hans André Stamm).

Always on my mind: (Elvis Presley, mold: Jan Van Kraeydonck).

Xalbadorren Heriotzean: (Xabier Lete, mold: A.M.B.).

 

Blog pertsonala: ibarzabaltxokoa