“Azpeitiko Metal Boskotea” ren kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Ibarzabal 2008ko api. 16a, 14:04

Azpeitian zorionez musika bikain jotzen duten talde bat daukagu, “Azpeitiko Metal Boskotea” izeneko taldea hain zuzen ere, eta asteburu honetan beraien emanaldi batez gozatzeko aukera izango dugu.

Azken urteetan egin duten bezala, aurten ere “Azpeitiko Metal Boskotea” musika elkarteak, bere kontzertua eskainiko du aste buru musikalen barruan. Kontzertu honetarako programa, lehendik zituzten zenbait kantu klasikoz zein garaikidez eta bertan estreinatuko dituzten hiru kantaz osatuko dute.

Egile desberdinez eta kanta lasai zein biziagoz osatzen ahalegindu dira emanaldi honetarako, beraien azken emanaldien mailari eusteko asmoz.

Beraz, guztiok gonbidaturik gelditzen zarete datorren larunbatean hilak 19, arratsaldeko 7 terdietan Azpeitiko parrokian emango duten kontzerturako.

 

Blog pertsonala: ibarzabaltxokoa