Gaztetxeko Batzar Zabala

2013 api 15 None

Larunbata gogotsu hasteko Azpeitiko Gaztetxeko Batzar Zabala izangodugu 12:00etan. Gaztetxearen nondik norakoen berri eman eta parte hartzaile guztien iritzia jaso eta elkar-trukatuko ditugu bertan.
Gazte Astea: parodia

2013 api 15 kultura

Gazte Astearen baitan, urtero egiten dugun moduan, Parodia izango dugu SanagustinPEN. Herriko hainbat gai ikutuko ditugu eta baita herritik kanpokoak ere. Umorea erabiliz, kritika konstruktibak propo…
Gazte Astea: Saiheski jana

2013 api 15 Besterik

Gazte Astearen baitan, urtero legez, saiheski jana izango dugu Azpeitiko plazan.
Elkarretaratzea: Presoen eskubideen alde

2013 api 15 politika

Herriko Gazte Mugimenduak babestuta izango da hilabete honetako kontzentrazioa, Gazte Astearen baitan.
Bertso Trama Gaztelumendi anaiekin

2013 api 15 kultura

Gazte Astearen baitan, urtero bezala, Bertso Trama izango dugu, gaztetxean. Aurretik afari merienda egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Mahai-ingurua: Zero Zabor Programaren ezarpena Azpeitian

2013 api 15 gizartea

Gazte Astearen baitan, Zero Zabor programaren inguruko mahai-ingurua antolatu dugu gaztetxean. Oraindik pauso asko daude emateko programari dagokionean. Atez ateko zabor bilketa sistema, adibidez, as…
Hitzaldia: Fracking-a

2013 api 15 gizartea

Gazte Astearen baitan, Francking Ez Araba taldearen eskutik hitzaldia izango dugu, gaztetxean. Ondoren, betiko legez, gaiaren inguruan hitz egiten jarraitzeko, afaria.
Autoformakuntza ikastaroa: Ekonomia zirkularra

2013 api 15 ekonomia

Gazte Astearen baitan, Ekonomia zirkularraren inguruan hausnartzeko Aimar Uribesalgo izango dugu Gaztetxean. Ondoren, betiko legez, gaiaren inguruan hitz egiten jarraitzeko, afaria.
Hitzaldia: Ideologien korapiloa askatzen

2013 api 15 gizartea

Gazte Astearen baitan, ideologien inguruan informazioa elkartrukatzeko eta hausnarketa sustatzeko solasaldi hau antolatu dugu. Txupinazoa 18:30ean izango da eta segidan, berriz, solasaldia, gaztetxea…