Gaztetxearen 18. urteurreneko abestia: 'Sekula baino hobeto'

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2023ko uzt. 13a, 09:41

Azpeitiko Gaztetxeak 18 urte beteko ditu aurten, eta ohiturari jarraituta urteurreneko abestia egin dute Gaztetxeko kideek. Bihar hasiko da urteurreneko egitaraua, eta larunbatean jarraituko du. 

Abestiaren hitzak: 

Aurtene gaztetxiek
Urtemuga ospatzeko
Egitarau zabala
Urteroko antzeko

Aurtene gaztetxiek
Urtemuga ospatzeko
18 urtekin inoiz baino hobeto

Aurtene gaztetxiek
Urtemuga ospatzeko
Dena listo daukagu
Festa guztiz lehertzeko

18 urtekin
Sekula baño hobeto
Tinko jarraitzen dugu
Gogor borrokatzeko

Futbito, baltsak
Ta ur-jolasak
Hainbat jatordu
Eta kontzertu
Bazkalosteko
Karropoteo
Gurekin ezin
Zara aspertu

Aurten egin garen arren
Adinez nagusi
Gazte gaude inoiz baino
Jende gehio eta guzti

Nahiz askok nahiko luketen
Hori ez ikusi
Sistema borrokatzeari
Ez diogu utzi.