Desgaraian musika taldearen kontzertuarekin bukatu da Gazte Astea

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2021ko mai. 3a, 16:50

Atzo bukatu zen Gaztetxeak antolatutako 2021eko Gazte Astea, Desgaraian musika taldearen kontzertuarekin. Ezohiko Gazte Astea izan da aurtengoa, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu ekintzetara hurbildu zareten guztiei eta hitzaldietan nahiz ikuskizunetan parte hartu duzuen hizlari eta artista guztiei. Hurrengo urtean betiko Gazte Astea antolatuko eta gozatuko dugula espero dugu, gogorik ez zaigu falta behintzat. Hemen dituzue aurtengo Gazte Asteak utzitako argazki batzuk. 

Gogoratu hurrengo astean jarraituko dugula Azpeitiye desegin zikloarekin, eta Azpeitiko musika taldeen diskografiari errepasoa emango diogula solasaldi baten bitartez. Maiatzaren 13an izango da hitzaldi hori.