The Bobby's taldearen dokumentala eta kontzertua izango dira zapatuan Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2021ko api. 5a, 12:22
The Bobby´s taldeak duela bi urte Azpeitiko Gaztetxean emandako kontzertua.

The Bobby's taldeak atera berri duen 10 urte dokumentala eta talde horren kontzertua izango dira zapatuan Gaztetxean. Sofokaos taldeak ere kontzertua emango du. Bihar jarriko dituzte sarrerak salgai.

Errenteriako (Gipuzkoa) The Bobby's taldeak atera berri duen 10 urte dokumentala eta talde horren kontzertua izango dira zapatuan, hilak 10, Azpeitiko Gaztetxean. 17:00etan hasiko dira emanaldiak, eta Sofokaos talde gonbidatuak ere kontzertua emango du.

Sarrerak bihar, apirilak 6, jarriko dituzte eskuragarri, 16:00etatik aurrera, Haginpe tabernan. Murrizketak direla eta, ohi baino sarrera gutxiago izango dira, eta beraz, emanaldietara joatea nahi dutenei azkar ibiltzea gomendatu diete Gaztetxeko kideek. Sei euro balioko du sarrera bakoitzak, eta pertsonako bost sarrera erosi ahal izango dira gehienez. Ez da sarrerarik gordeko.