Maravillasen aldeko elkartasun eguna egin zuten zapatuan Gaztetxean

Iruñeko Maravillas Gaztetxearen aldeko elkartasun eguna izan zen zapatuan, ekainak 8, Gaztetxean, eta Maravillaseko kideak ere bertan izan ziren. Hasteko, mahaingurua izan zen, eta Maravillaseko kideek beren egoeraren berri eman zuten bertan; Gaztetxearen egungo egoera nolakoa den, eta aurrera begira dituzten asmoak eta helburuak zeintzuk diren azaldu zuten iruindarrek. Ondoren, bazkaria izan zen, eta eguna amaitzeko Jaleo, Txorroskilo eta Dinamita taldeen kontzertuak izan ziren Gaztetxean.