Txotx feminista eta antzerkia, giro aparta!

Martxoaren 2.astebukaeran, txotx feminista eta “Sarean zintzilikatuta” antzerkia izan ziren Gaztetxien. Izan ere, martxoaren 8an emakumearen eguna ospatu zen eta horren harira antolatu zituen bi ekimen hauek Azpeitiko Bilgune Feministak Gaztetxearen laguntzarekin.

Larunbatean, hilak 10 txotxa eta erromeria giroak lagundu zien bertaratu zirenei. Jende ugari bildu zen, emakumearen ikurra eskuan, bi ordu pasa iraun zituen erromerian dantza egitera. Hurrengo egunean berriro bildu ginen Edurne Agirrezabalak eskainiriko “Sarean zintzilikatuta” antzerkiaz gozatzera. Aurreko urtean ere, “Ogiyik karri etzun semia” antzezlanarekin Gaztetxie bete zuen; bai jendez, bai algaraz. Beraz, martxoaren 8a ederki ospatuta geratu da! Eskerrik asko gerturatu zineten guztiei!

 

Aupa zuek!