Txotx feminista gaztetxean

Iep!

Urtero legez, larunbat honetan, martxoak 10,  Gaztetxean Txotx Feminista izango da 21:00etan. Bilgune Feministak antolatu du ekimena, baina Gaztetxeak, nola ez, bat egiten du beraien eskaera eta nahiekin. Beraz, urtero bezala, elkarren artean prestatu dugu txotxa. Beraz, emakumeen eskubideak aldarrikatuz eta ezin hobeto pasatuz, Gaztetxera bertaratzeko deia egiten dizuegu, giro ederrean, aldarrikapenak oinarri hartuta, gozatzera. Ogitartekoak egongo dira salgai gaztetxean bertan nahi duenarentzat.