Presoen aldeko mus txapelketa osiralean

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2012ko urt. 24a, 15:01

Datorren ostiralean, urtarrilak 27, Egin Dezagun Bidea ekimenak azken ostiralero antolatzen duen pintxo poteoaren ondoren, Mus Txapelketa izango da Gaztetxean. Azpeitiko Gaztetxeak eta Egin Dezagun Bideanek elkarlanean antolatu dute txapelketa eta zahar eta gazte gonbidatu nahi ditugu bertan parte hartzera. Bikoteko hamar euro ordaindu beharko dira (pertsonako bost euro, beraz), eta saria bertako produktuez osatutako saski bikain bat izango da: Arkume osoa, gazta, baba gorriak, intxaurrak, txakolina eta beste hainbat opari. 21:30ean hasiko da izen ematea gaztetxean bertan, eta 22:00ak inguruan hasiko dira partidak. Beraz, Euskal Preso eta Iheslarien eskubideen alde antolatu dugun mus txapelketara etortzeko eta parte hartzeko deia egin nahi dizuegu hau irakurri duzuen guztioi.

Kontzertuak larunbatean
Horrez gain, larunbaterako ere hainbat ekimen antolatu dira gaztetxean. Ikasturte honetan larunbatero egin den bezala, 18:00etatik 22:00etara bitartean pintxoa eta trague euro batean eskainiko ditugu. Horren ondoren, kontzertuak izango dira 22:00etatik aurrera. BC BOMBS (Disko berria aurkeztuko du) eta HELL BEER BOYS (Streetpunk Goiherri) taldeak izango dira giroa berotzen, hain zuzen.