SANTO TOMASEZ BLAI!

Erabiltzailearen aurpegia gaztetxie 2011ko abe. 23a, 18:12

Santo Tomas eguna euritsua izan bagenuen ere, ez zen umorerik falta izan gaztetxeko karrora inguratu zirenen artean, berau, eguerdiko hamabiak inguruan abiatu zen gaztetxetik eta kaleetan zehar giro apartaz gozatzeko aukera izan genuen. Bertan gazte mordoak hartu zuen parte eta arin-arin eta fandangorik ez zen falta izan. Gazte hauetako batzuk gaztetxeko dantza ikastaroan ikasitakoa erakusteko aukera izan zuten eta bikain aritu ziren! Euria zela eta, barrutik eta kanpotik busti ginen kaleak dantzan jarriz!