Gaztetxeaz hitz egiten adin ezberdinetako gazteak

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2011ko api. 14a, 13:04

Azken ordukoa: Karteletako akats baten ondorioz, osteguneko bertso trama 21:00etan dela jarri dugu. Baina, goizegi dela nahiko garbi ikus daitekeenez, 22:00etan hasiko da.

Azpeitiko Gaztetxeko bi kidek eraman zuten atzo Korrikaren testigua herriko sarreraraino (ikus zitekeen bezala adin ezberdintasun handia zeukaten, gaztetxean ibiltzen den aniztasunaren erakusgarri). Ondoren, 19:00ak inguruan adin guztietako jendea bildu ginen Azpeitiko Gaztetxeak izan duen bilakaeraz hitz egiteko, eta baita, lehenago Azpeitian Gazteok Zer!?ek egin zuen lanaz gehiago jakiteko ere. 35 lagun bildu ziren, eta konfiantzan eta giro ederrean gehienek hartu zuten hitza beraien ikuspuntua eskaintzeko.

AGZ!?n ibili zirenak agertu ziren, eta Gaztetxea lortzeko negoziaketetara iristeko, zenbat lan egin behar izan zen azaldu zuten, eta gero negoziaketetan ze buruhauste izan zituzten udalekoekin ere azaldu zuten.

2000. urteko uztailaren 15ean gaztetxe zaharra okupatu zen, baina orduko alkate zen Bastidaren aginduz itxi egin zuten berriro, indar polizialak ibilita. Hainbat ekimenen ondoren mamuak agertu ziren. Arduradun ziren alkate eta zinegotziek mamuak jasan behar izan zituzten, Gazte Lokala ematerik nahi ez zutelako. Gero, isitiluak ere izan ziren, eta hainbat gazte zauritu zituzten orduko alkate eta beste zenbaitzuk...

Gaztetxearen gaur egungo egoeraz eta etorkizunekoaz ere hitz egin genuen. Adin tarte handiko jendea dabil Gaztetxean gaur egun, eta hori modu positiboan baloratu zen. Gazteenek nola ikusten duten eta bertan sartzera zerk bultzatu zituen ere azaldu zuten.

Askoz sakonago kontatu liteke hori guztia, eta egingo dugu, baina datorren hileko Kontu Lepon.

Gogoratu gaur 19:00etan Gaztetxera Gipuzkoa Zero Zaborreko kideak datoztela beraien ekimenen berri ematera, eta Gipuzkoako ingurumen politikak egitn dituen astakeriak agerian uztera.
Pintxo jana ere izango da amaitzen denan, eta ondoren, berriz, Bertso trama Ministro, Jokin Uranga, BeƱat Lizaso eta Xenpelarrekin 22:00etan.