Gaztetxearen 3. urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2008ko uzt. 15a, 13:07

Atzo ematen bazuen ere gaztetxeak laster 3. urtea beteko du. Hori dela eta UZTAILAK 19 LARUNBATERAKO egitarautxo bat prestatu dugu, eta denok gonbidatuta zaudete bertan parte hartzera:

11:30tan baltsa jetsiera izango da berdura plazatik hasi eta gaztetxe aldera arte. Lengo urtean ontzi bakarra izan bazen ere aurtengorako 5 edo espero dira, zuk ere irten nahi baduzu oraindik baduzu denbora baltsa egiteko.

14:00tan Bazkaria gaztetxean. Menua: Entsaladilla rusa, Albondigak eta Arroz esnea. Txartelak aurretik erostea komeni da, berauek Txarrantxan eta Orkatzen egongo direlarik.

17:00tan Bizikleta salto ikuskizuna gaztetxe aurreko bidean.

18:30tan Triki poteoa.Gaztetxetik hasita.

22:00tan Kontzertua gaztetxean. DISORDERS (zaldibar) eta ARKADA (Iruñea).

Aurretik bazkarirako txartelak eta kontzertukoak batera izango dira:
Ikasle eta langabetuak 8 euro
Langileak 10 euro