Badator Gazte Astea!

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2007ko mai. 28a, 15:05

Urtero bezala gerturatu zaigu Gazte Astea. Aurten ere ekimen ugari antolatu ditu Gazte Asanbladak aste horretarako. Ohiko futbito txapelketako partidez gain, hitzaldia, triki poteo aldarrikatzailea, afaria eta kontzertuak ere izango dira aurtengo gazte astean. Animatu eta parte hartu!

GAZTE ASTEKO EGITARAUA

 
Maiatzak 29, asteartea. Futbito txapelketako kopako final erdiak Betharramistetan, 19:00etan hasita.

Maiatzak 30, asteazkena. Hitzaldia Gaztetxean. Gaia: Babes ofizialeko etxebizitzak. 19:00etan hasiko da hitzaldia.

Maiatzak 31, osteguna. Futbito txapelketaren ligako final erdiak Betharramistetan. 19:00etan hasita.

Ekainak 2, larunbata.  Gazte asteari amaiera emateko, egun osoko egitaraua izango dugu larunbatean:

  •  16:00etan:futbitoko kopako finala plazan.
  •  17:00etan:futbitoko ligako finala plazan.
  •  19:30tan, triki poteo aldarrikatzailea plazatik.
  •  21:00etan:afaria berdura plazan eta futbitoko irabazleei sari banaketa.
  •  23:00etan:kontzertuak Gaztetxean (Dubling Boys,Friday crew eta Destroi)

Animau gaztiek, earki pasatzea!