Bariantearen aurkako martxa

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2007ko mar. 28a, 01:03

Martxoak 31Larunbatean, Azpeitiko gazte asanbladak antolatuta udaletxeko jauntxoek egin nahi duten bariante edo sahiesbidearen aurkako martxa egingo da. Martxa bariantea igaroko litzatekeen ingurutik egitea da heburua. Martxaren hasiera goizeko 10:00tan plazan izango da, sistiagako harrobi inguruan hamaiketako egingo delarik. Gainera ondoren bazkaria egingo da gaztetxean.   Proiektu honek ez dauka ez hanka eta ez bururik. Bariante honen helburua diotenez, trafikoa gutxitzea da, pasoko trafikoa herri gunetik atereaz. Proiektu honetarako memoriak dio azpeitiko trafikoaren %86,2a azpeitiko herritarrena dela eta beste %13,8a dela pasoko trafikoa. Datu hauek garbi erakusten dute sahiesbidea alperrikakoa dela. Gainera ingurunearekiko errespetu eza nabaria da. Erabateko txikizioa egingo da, datu bat aipatzekotan, memoriak dio Sistiaga - Munategi inguruak errekurtso natural garrantzitsuak dituela. Sistiagako ibarra igarotzeko biaduktoa egingo dute Munategi errekako errekan bezalatsu. Egitea nahi dutenak ez dauka ez han ez bururik.
  Beraz guztiok beharrezkoak gara proiektu txikitzaile honi ezetz esateko.

bariant1