Udalak nahi ez duen garagardo jaia

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2006ko aza. 2a, 21:11

Larunbat honetan gaueko 21:00tatik aurrera garagardo jaia antolatu du azpeitiko gazte asanbladak. Baina udalak antzeko ekitaldiak antolatzen dituen arren, garagardo jai hau saboteatzen saiatzen ari da ia inolako arrazoi zentzudunik eman gabe. Propaganda moduan jarritako hainbat pankarta kentzen ari da Udala. Baina trabak jarri arren guk aurrera egingo dugu eta ahal dugun hobekien pasatzen saiatuko gara larunbatean.

Garagardo jaian zentratuz, hasiera 21:00tan emango zaio. Bertan izango diren garagardo motak hauek izango dira: Paulaner Munchner, Paulaner Weismer, Paulaner Salvator, Guiness(beltza), Murphys eta Affligem Dubble. Komenigarria da bakoitzak bere kristalezko basoa ekartzea eta afaltzeko janaria ere bakoitzaren esku.

Sarrera, ikasle ta langabetuek 7 euro eta langileek 10 eurotakoa izango da.

Beraz denok gonbidatuta zaudete garagardo ezberdinak probatu eta ondo pasatzera.