Azpeitiko Gaztetxearen 1º urtemuga

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2006ko uzt. 12a, 02:07

JADA URTEBETE HERRIARI BIZIA EMATEN

Atzo badirudi ere, jada urtebete da Azpeitiko Gaztetxea inaguratu zenetik. Urte honetan zehar egiten dugun balorazioa ona eta egin diren ekintzak ugariak izan direla uste dugu. Herriari bizi pixkat ematen saiatu gara, batzutan hobeto bestetan uste baino gaizkiago baina beti ahal dugun guztia eginez.


Urtebetetze honetarako, Uztailak 15 Larunbata egun osoko egitarau bat prestatu dugu, bertan festa eta aldarrikapena uztartuko direlarik:

11:00etan hasita, Gaztetxearen ateak irekiko dira urtean zehar egin diren ekintzen argazkiak eta bideo bat ere emango dira. Bereziki hau helduei zuzendua dago, beraiekin gainera Gaztetxeari buruzko solasaldi bat egiteko asmoa daukagu. Gainera hamaiketako goxo bat ere prestatuko da.



14:30ean bazkari herrikoia izango da. Berau Gaztetxean egingo da eta bukatzean berriro ere goizeko bideo emanaldia izango delarik.



19:30ean plazatik hasita "Etxebizitza eskubidea da" lemapean eta gazte manifestua babestuz, manifestazioa izango da.

1.- Etxebizitza, oinarrizko eskubide unibertsala da.

2.- Azpeitiko gazteria, behartuta dago bizitza hipotekatzera eta egoera honek bizimodu prekariora bultzatzen du.

3.- Etxe hutsei erabilera ematea beharrezkoa da. Etxe berriak eraikitzeak interes pribatuei erantzuten die eta ingurugiroa kaltetzen du.

4.- Egoera honetaz baliatuz negozioa egiten dute interes pribatuek eta Udalarena da erantzunkizun nagusia.

5.- Udalari dagokio alokairu soziala eta etxe hutsen inguruan aldaketak ematea.

6.- Egoera aldatu ezean, okupazioa da gazteok dugun alternatiba bakarra eta egoera aldatzeko borroka tresna eraginkorrena.

Guztiz garrantzizkoa jotzen dugu bertan parte hartzea, denon egin beharra baita ankerkeri hau salatzea eta etxebizitza eskubidearen alde borroka egitea.

22:00etan kontzertuei hasera emango zaie Gaztetxean. Talde hauek joko dute.

MPB - 15 urte baino gehiago eszena alternatibo eta antikomertzialean daramatzan Durangoko taldea eta bere musikan punk-ska-hardcore-reggae doinuak entzun daitezkeelarik.

Insolventes - Durangaldeko punk explosiboa

Karkaba - Azpeitiko Punk-hardcore bortitza.

Hauek amaitzean festak jarraituko du!!!

Beraz, guztiok zaudete gonbidatuta Gaztetxeko urtemuga honetara!!!

Gogoratu, urtemuga hau festen hasiera bat bezala dela eta Gaztetxetik beste eragile batzuen laguntzaz festa "alternatiboak" antolatzen ari garela. Bilera asteazkenetan izaten da 21:00ak aldera.