Emanaldia

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2006ko mai. 26a, 14:05

Gaur Maiatzak 26 Ostirala, gaueko 21:30ak aldera, Mendebaldeko Saharari buruzko Emanaldi - Hitzaldia burutuko da gaztetxean. Horretarako bere guraso eta familiakoak saharauriarrak dituen gazte bat azpeitiko gaztetxera etorriko da. Lehenik ordubete inguruko bideo bat emango da eta hau bukatzean solasaldia izango da.

Gomendatzen dizuegu gaztetxera etortzea, herri zapaldu honen inguruko historia eta gaur egun nola aurkitzen diren informatzeko. Gogoratu ez dakizuenentzat, Mendebaldeko Sahara, Marruekosekin batera,  Espainiaren kolonia izan zirela ia ehun urtean. Baina bi herrialde hauek deskolonizatu zirenean eta Saharak 70ko hamarkadan bere independentzia aldarrikatu zuenean, Marruekosek, Sahara gerraren bidez inbaditu eta beretzat hartu zuen. Espainiak gainera honen aurrean ez zuen ezertxo ere egin. 1991an gerra amaitu eta Saharak autodeterminazio erreferenduna egiteko aukera zuen baina Marruekoseko gobernua oztopoak jartzen hari da honen aurrean eta gaur egun oraindik ez dute erreferenduma egiterik lortu.