Aste honetako gaztetxeko agenda

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2006ko api. 25a, 23:04

Gaztetxeak aste honetarako antolatu dituen ekintzak hauek dira:

Apirilak 27 Ostegunean, Euskal Herria osoan Gaztetxe, gazte asanbladen eta autogestioaren aldarria zabaltzen ari den Gaztetxe Martxa iritsiko da. Eguardiko 12:00ak aldera Eskuztan martxari harrera egingo zaio aldarrikapen giroan. Orduan, ordu horretan jende guztia bertara azaltzeko gonbidapena egiten dugu. Gero Gaztetxean bazkaria izango da eta bera bukatzean bizikletan Azkoiti aldera abiatuko da martxa.

Apirilak 28 Ostiralean, gaueko 21:30ak aldera Gaztetxeko II. Mus Txapelketa izango da. Aurrekoan ere arrakasta izan zuenez, 60 bikote baino gehiago, oraingoan ere arrakasta berbera izatea espero da. Badakizue, neska ta mutil, musean jokatzera, giro ona aseguraturik.

Apirilak 30 Igandea, Jaye hain aspergarria ez izateko, arratseko 18:00etatik aurrera filme emanaldia izango da. 'Noviembre' filmea eskeiniko da, berau Achero Mañas zuzendari gaztearen filma delarik. Esan, Achero Mañasek 'El Bola' filmaren zuzendaria ere izan zela. Ez dakizuenentzat, filmeak proiektore bidez ematen dira Gaztetxean bertan.

Beraz, denok gonbidaturik zaudete ekintza guzti hauetara. Gogoratu baita ere, betharretan futbito txapelketa aurrera doala.