Oparibidea

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko abe. 14a, 16:09
Umeek Olentzero eta Mari Domingiri gutunak idatzi aurretik, haurren gurasoei gutuna idazten diete Mari Domingik eta Olentzerok.\ \ Horrela diote: \"Guraso maiteok, urte osoan zehar lan eta lan ibili gara, eta nekatuta gaude. Azpeitiko ikastetxe-ikastoletatik pasatuko gara, umeekin egongo gara eta kalejiraren bat ere egingo dugu. Hortik aurrerakoa zuen esku uzten dugu. Laguntza beharko dugu ume guztiei opariak helarazteko. Badakizue nola funtzionatzen duen honek: lortu opariak berandu baino lehen, koloretako paperaz jantzi eta ondo ezkutatu Gabon gaua iritsi arte. Eskerrik asko eta ondo izan. Olentzero eta Mari Domingi\".\ \ Uztarriaren abenduko zenbakian argitaraturiko irudia.