Herrian gauzatzen diren esplotazio egoerak salatu eta Luis Enrique Soriano omenduko du Elkar-ekinek ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2022ko uzt. 25a, 15:51

Ekitaldia 21:30ean egingo dute, Soreasuko Elkargunearen ondoko plazan.

Uztailean 30ean urtea beteko da Luis Enrique Soriano gazteak bere buruaz beste egin zuenetik. Aurrez adierazia zien ingurukoei ezin zuela gehiago, lanean presio eta lan karga izugarria sufritzen ari zela. Sindikatu, kolektibo eta eragile politiko ugarik salatu zuten Sorianoren kasua, eta auzia epaitegietan aurkitzen da une honetan. Heriotzaren urtemuga dela eta, gaztea oroitu eta herrian gauzatzen ari diren esplotazio kasuak ikusarazi nahi ditu Elkar-ekinek ostiraleko ekitaldiarekin. Besteak beste, zaintza lanetan dabiltzan emakume migratzaileen egoeraz ere hitz egingo dute ekitaldian.