Aste honetan egingo da Errigorako produktuen banaketa

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2022ko mai. 9a, 11:01
Errigoraren produktuak kaxetan.

Banaketa erraztu ahal izateko, emandako oharrak arretaz jarraitzeko eskaera egin du Elkar-ekinek.

Asteazkenean iritsiko dira Errigorako produktua Azpeitira, eta ostiralean banaketari ekitea da Elkar-ekinen asmoa. Eskaera kopuruak gora egin dute azken urteetan, eta horrek banaketa konplikatu egiten du. Horregatik, ondorengo oharrak kontuan hartzeko eskaera egin nahi diegu erabiltzaileei:

  • Eskaerak online egin zituzten herritarrek, eta bertan zehaztu zuten Elkargunean, Orkatz kultur elkartean edo Azpeitiko Ikastola Ikasberrin jaso nahi zituzten eskaturiko produktuak. Bakoitzak eskaturiko lekuan jaso beharko ditu.
  • Elkargunearen kasuan, ostiral honetan egingo da banaketa, 16:00etatik 19:00etara bitartean. Orkatzen kasuan, ostiraletik aurrera egingo da banaketa, tabernaren ordutegiaren barruan. Ikasberriren kasuan ere ostiraletik aurrera egingo da banaketa, ikastetxearen ordutegian.
  • Produktuak jasotzera agertu ezin dutenei, beraien ordez beste norbait bidaltzeko eskatu nahi diegu.
  • Eskaera ordaindu gabe dutenei, diru kopuru zehatza ekartzea eskatuko genieke.