Errigorako 1.725 litro olio eta 2.460 kontserba pote ostiralean banatuko dira Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2021ko mai. 3a, 09:42

Elkar-ekin epeak arretaz errespetatzeko eskaera egin die eskaera egin duten herritarrei, banaketa lanak errazago egin ahal izateko. Jasotzeko puntuak ere zehaztu dituzte.

Errigorako produktuak eskatu dituzten herritarrek ostiral honetan jasoko dituzte horiek herriko puntu ezberdinetan. Eskaera guztian Internet bidez egin baziren ere, eskatzaile bakoitzak jasotzeko puntu bat zehaztu behar zuen; beraz, horren arabera egingo da banaketa ostiralean.

Eskaerak Elkargunean eta Elikagunean egin dituzten herritarrek Elkargunean jaso beharko dituzte beraiek produktuak ostiralean, 16:00etatik 19:00etara bitartean. Ordu horretan joan ezin dutenei produktuak jasoko dizkien norbait bilatzea eskatuko genieke.

Eskaerak Orkatzen egin zituzten herritarrek Orkatzen bertan jaso beharko dituzte produktuak, ostiraletik aurrera tabernaren ohiko ordutegiaren barruan. Aldiz, eskaerak Ikasberri Ikastolan egin zituzten herritarrek han bertan jaso beharko dituzte produktuak, ikastolaren ohiko ordutegian.

Eskaerak asko igo dira aurtengoan, eta banaketa ondo antolatzeko epeak arretaz errespetatzea eskertuko du Elkar-ekinek

-