Pandemia, klima aldaketa eta galera ekologikoa aztergai, Iñaki Petxarromanen hitzaldian

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2021ko ots. 8a, 13:30

Bere azken liburuaren nondik norakoak azalduko ditu kazetariak Sanagustinen otsailaren 17an, asteazkena, 18:30ean.

Garai nahasiak bizi ditugu munduan: herrialde eta txoko guztiak zeharkatzen dituzten arazo globalak areagotzen ari dira. Klima aldaketaren eta galera ekologikoaren mehatxuari, pandemiarena gehitu zaio azken urtean.

Horien jatorriaz eta ondorioez gogoeta egitea izango da otsailaren 17an, asteazkena, 18:30ean, Sanagustinen egingo den hitzaldiaren xedea. Iñaki Petxarroman kazetaria izango da gaiaz hizketan.

Petxarromanek hainbat lan kaleratu ditu azken urteetan, nagusiki ingurumenari loturikoak. Ezezagunerako bidaia, Mundua, klima eta ekologia krisian izena darama bere azken liburuak, eta bertako edukien gainean hitz egiteko eta eztabaidatzeko aukera izango dugu solasaldian.