Azpeitia di-da batean. Sarean topatutakoak, datuak, bitxikeriak... Albiste izatera iristen ez diren kontu txikiak Uztarria bertako kazetariek kudeatua.

Inkestan galdera berria: 'Bozkatuko al duzu Espainiako hauteskundeetan?'

2015 aza 24 Azpeitia

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: 'Bozkatuko al duzu Espainiako hauteskundeetan?'. Horri buruzko orain arteko emaitzak, hemen.
Andoni Bastarrika 'Hirigorrian' saioan

2015 aza 24 Azpeitia

Andoni Bastarrika azpeitiarra elkarrizketatu zuten Euskadi Irratiko Hirigorrian saioan, joan den azaroaren 13an. 
ISBko kideak ETB 1eko 'Azpimarra' saioan izango dira gaur

2015 aza 23 Azpeitia

Jose Luis Zubizarreta 'Xubi' taldeko kirol zuzendaria, Maier Lizaso lehendakaria eta Irati Etxeberria Emakumeen Ligako jokalaria izango dira saioan, 16:15ean hasita.
Hazparne euskarazko zinemaren erakusleiho

2015 aza 20 Azpeitia

Atzo hasi eta igandea bitartean Zinegin euskal zinemaren jaialdia izango da Hazparnen.
Eneritz Albizu: "Guztiok ordaintzen dugu Ertzaintza, nahiz eta ez dagoen euskaldunon neurrira egina"

2015 aza 19 Azpeitia

Eneritz Albizu kazetari azpeitiarrak egin du ikasturte honetako bigarren kolaborazioa, Info7 irratian. Albizuk bi urte daramatza kazetari lanetan, eta sarritan deitu behar izan omen du Segurtasu…
Uztarriaren Facebookeko orriak 2.000 atsegite

2015 aza 17 Azpeitia

Uztarria.eus-en Facebookeko orria atzo, astelehena, iritsi zen 2.000 atsegiteetara.
"Maitasuna da, ezin liteke beste ezer izan"

2015 aza 12 Azpeitia

Maitasuna deklaratzeko eta adierazteko hitzez, moldeez eta formuletaz aritu zen atzo, asteazkena, Iñaki Segurola Euskadi Irratian, Arratsean saioan hamabostean behin egiten duen kolaborazioan.
Alex Artzelus: "Herriko euskaldunetako erdaldunek ez al dute kontzientzia minimoa izan behar euskara ikasteko?"

2015 aza 06 Azpeitia

Alex Artzelus azpeitiarrak egin du ikasturte honetako bigarren kolaborazioa, Info7 irratian. Azkoitiko gasolindegi batean izandako pasadizotik abiatuta hitz egin du.
Eregik egindako 'Ku-ku' liburua banatuko dute Arabako osasun zentroetan

2015 aza 03 Azpeitia

Azpeitiko Eregi euskara eta komunikazio enpresak egindako liburua da Ku-ku. Arabako Foru Aldundiak eta Osakidetzak jarri dute abian kanpaina, herrialdean "haur jaio berriei hitz batzuk euskaraz …