Gaur emango dute ETB1en 'Altxa komedia', Sanagustinen grabatutako bakarrizketa saioa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2024ko api. 9a, 14:48
'Altxa komedia' saioaren sustapen irudia, parte hartuko duten bakarrizketarien aurpegiekin. (EITB)

22:15ean hasita emango dituzte hamabi bakarrizketari ezagunek joan den abenduaren 11n eta 13an Azpeitiko kulturgunean grabatu zituzten saioak.

Joan den abenduaren 11n eta 13an telebista plato bihurtu zuten Sanagustin kulturgunea, EITBrako Altxa komedia bakarrizketa saioa grabatzeko. Primeran plataforman ikusgai jarri ondoren, ETB1en gaur emango dute saio hori, 22:15ean hasita.

Euskaraz aritzen diren hamabi bakarrizketari hauek grabatu zituzten beren bakarrizketak Sanagustinen: Nerea Arriola, Mirari Martiarena, Julen Axpe, Iker Plazaola, Ana Goitia, Julen Portillo, Maialen Sorzabalbere, Eñaut Zuazo, Mikel Irazusta, Ion Martinez Txiki, Esti Curiel eta Maria Blanco.