Oier Etxeberria etxeko eskeen ohiturez, 'Bertsolari' aldizkarian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2024ko ots. 21a, 16:33
Santa eskea Azpeitian.

Gabon eguneko eskeaz, Santa Ageda bezperakoaz nahiz beste modu askotara ohituraz egiten diren eskeez aritu da azpeitiarra 11 eskale izenburuko artikuluan.

"Gurean indartsuenak Gabon egunekoa eta Santa Agedaren aitzakia badira ere, forma askotan agertzen da etxez etxeko eskearen ohitura: puska biltzea, gibel-jana, oilasko biltzea. Itxuraz, jatorria neguaren gogorrari aurre egiteko asmoan izango zuen, baserrietako kontserben usainean aldaba joka abiatzen zirenentzat. Nabarmena da gisa honetako errituak inguratzen dituen testuinguru erlijiosoa ere". Oier Etxeberria Uztarriaren kolaboratzaileak Bertsolari aldizkarian idatzi du 11 eskale izenburuko artikulu hau.