Inauteriak 2024

Hurrengo urteko karnabalak, noiz?

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2024ko ots. 19a, 14:54
2024ko Jai Karnabaleko argazkia.

Aurtengo karnabalak ohi baino ilunagoak eta motzagoak izan dira Jai Karnabal gauean jazotako sexu erasoak tarteko. Herritar asko gelditu da festa gosez, eta ziurrenik hurrengo urteko karnabalak noiz izango diren ere begiratuko zuen norbaitek. Uztarriak, urteroko ohiturari jarraiki, datozen urteetako Jai Karnabaleko datak zehaztu ditu. 

Bukatu dira hainbeste desiratu eta horren gutxi gozatutako karnabalak, baina jada egun bat gutxiago falta da hurrengoak iristeko. Noiz izango dira, ordea, 2025ko karnabalak? 

Hona hemen datozen urteetako Jai Karnabalen datak:

2025: martxoak 2.

2026: otsailak 15.

2027: otsailak 7.

2028: otsailak 27.