Nikolas Segurolaz aritu dira Xabier Euzkitze eta Ekain Murua Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2024ko urt. 2a, 12:09
Nicolas Segurola artzaina, artxiboko irudi batean. (Mikel Arrazola)

Arantzazuko fraide, artzain eta bertsolariaren heriotzaren harira, Xabier Euzkitze eta Ekain Murua hari buruz aritu dira solasean Euskadi Irratiko Amarauna saioan.

Nikolas Segurola artzain eta apaiz frantziskotar matxinbentarra hil zen abenduaren 30ean. Adiskide handia zuen Xabier Euzkitzek, eta Arantzazuko fraide, artzain eta bertsolariaren heriotzaren biharamunean hari buruz aritu zen Euskadi Irratiko Amarauna saioan, Ekain Murua Gomiztegi Artzain Eskolako irakaslearekin batera. 

Xabier Euzkitzek Segurolaz esan zuen, pertsona onik bada, huraxe zela bat. "Eskuzabala oso, maitagarria. Bertsolarientzat ere hurbilekoa, bertsolaritza bezala, bertsolariak ere oso ongi ezagutzen zituenez, oso lasai eta seguru sentitzen ziren berarekin". Ekain Muruak, bestalde, gogorarazi zuen Segurolari esker iraultza etorri zela Euskal Herriko artzaintzara, Gomiztegi Artzain Eskola sortuz eta artzaintza lantzeko modu berriak ekarriz.

Hemen entzun daiteke irratsaioa osorik.