Kilo eta erdi pasako onddo beltza

Onddo beltz mardula, pisuan. (Utzitakoa)

Matxinbenta inguruan jaso dute egunotan argazkiko onddo ikusgarria.

Perretxikozaleen ahaleginak ez du beti fruiturik ematen eta ondo dakite hori hemengo zein urrutiagoko baso-mendietan orduak igarotzen dituzten bilatzaileek.

Beste batzuetan, ordea, ezusteko gustagarriak eta ezohikoak ere izaten ditu perretxiko bilaketan jarduteak. Horrela gertatu zitzaion argazkiko onddo beltz galantarekin topo egin zuenari: kilo eta erdi pasa pisatu ditu (argazkian ikus daitekeenez) Matxinbenta inguruan egunotan jasotako onddotzarrak.