Karnabalak 2023

Datorren urteko karnabalak, noiz?

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2023ko ots. 22a, 08:13
Astelehen Karnabaleko irudi bat.

Urtebete baino gutxiago falta da 2024ko karnabaletarako. Datorren urteko Jai Karnabala otsailaren 11n izango da.

Bukatu berri dira herritar askorentzat Azpeitiko festarik onenak diren karnabalak, eta beraz, hasi da hurrengo urtekoak iristeko atzera kontaketa. Urtebete baino gutxiago falta da 2024ko inauterietarako, baina noiz izango dira, zehazki, horiek? Datorren urteko Jai Karnabala otsailaren 11n izango da, aurten baino egun batzuk lehenago.

Hona hemen datozen lau urteetako Elegante Eguneko datak:

  • 2024: otsailak 11.
  • 2025: martxoak 2.
  • 2026: otsailak 15.
  • 2027: otsailak 7.