Marea Urdinaz aritu dira 'Biba zuek!' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2023ko ots. 10a, 10:31

Marea Urdina elkartearen lana izan dute hizpide ETB1eko saioan, eta, besteak beste, Asier Bereziartua azpeitiarra gonbidatu dute platora, elkartearen abestiaren sorkuntzan parte hartu zuelako.

Herenegun, Marea Urdina elkartea izan zen ETB1-eko Biba Zuek! saioko protagonistetako bat. Elkarteak egiten duen lanaren berri emateko, hainbat lagun gonbidatu zituzten platora, eta han izan zen Asier Bereziartua musikari azpeitiarra ere, besteak beste, Marea Urdinaren abestiaren sorkuntzan parte hartu zuelako. 

Saio osoa, berriz, ikusgai dago EITBren Nahieran plataforman.