Jose Mari Sarasola, aste honetako 'Ta bihar zer?' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2023ko ots. 1a, 10:28

Sare sozialetako influencerrei buruzkoa izan zen Leire Palacios kazetariak gidatutako saioa, eta Sarasola "arima-laguntzailea" izan zen atzoko ataleko protagonistetako bat.

Atzo, asteartea, eman zuten ETBn Ta bihar zer? saioaren aste honetako atala, eta gonbidatuetako bat izan zen Jose Mari Sarasola. Sare sozialetako influencerrei buruzkoa izan zen Leire Palacios kazetariak gidatutako saioa, eta Sarasola arima-laguntzaile gisa aurkeztu zuten. Izan ere, hark "mundu osoko jarraitzaileak" ditu sare sozialetan. Hala azaldu zuen elkarrizketaren une batean azpeitiarrak: "Jendea normalean jasoko ez duen erantzunaren bila dator nigana, zergatik baten bila".

Goiko bideoan ikus daiteke Sarasolaren saioko pasartea. Saio osoa, berriz, ikusgai dago EITBren Nahieran plataforman.