Perez Arregi ingurua, 1940an

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2023ko urt. 23a, 10:15
Gaur egun Perez Arregi plaza dena 1940. urtearen bueltan. (Pascual Marin)

Return to Basque Twitterreko kontuan Azpeitiko argazki zahar bat kaleratu zuten atzo: gaur egun Perez Arregi plaza deiturikoan Pascual Marinek ateratako irudia da, 1940. urtearen bueltan.

Return to Basque Twitter kontuan argazki zahar ugari argitaratzen dituzte, eta atzo Azpeitiko bat kaleratu zuen. Hain zuzen ere, 1940. urtearen bueltakoa da, gaur egun Perez Arregi plaza deiturikoan ateratakoa, eta Soreasuko Sebastian Donearen parrokia ikus daiteke aurrean. Pascual Marínena da irudia, eta @returntobasque erabiltzaileak Kutxatekatik hartu du.