Maria Zunzunegi elkarrizketatu du Iñigo Antsorregik 'Korapiloak' podcastean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko abe. 13a, 14:31
Maria Zunzunegi, artxiboko irudi batean.

Korapiloak podcastaren bederatzigarren atalean, azkoitiarrak bere psikologoa elkarrizketatu du; Azpeitiko bizilagunari anorexia diagnostikatu zioten 13 urterekin, eta bizi izan zuena azaldu du hark.

Maria Zunzunegi psikologoa elkarrizketatu du Iñigo Antsorregik EiTBko Korapiloak podcastaren bederatzigarren atalean. Hain zuzen ere, Antsorregiren psikologoa da Azpeitiko bizilaguna, eta "mahaiaren aldeak trukatuta", elkarrizketa "goxo" zein "atsegina" izan dute biek.

Zunzunegiri anorexia diagnostikatu zioten 13 urte zituela, eta hamar urte iraun zuen "borroka" hark. Lehen eta hirugarren pertsonan bizi izandakoak azaldu ditu hark.