Eñaut Elorrietaren 'Zutaz letrak idazteko' abestiaren hitzak, Jose Luis Otamendirenak

Jose Luis Otamendi ETBko Artefaktua saioko irudi batean. (EITB)

Gernikako abeslariaren Fantasia disko berriko abestia izango da Zutaz letrak idazteko, eta joan den asteazkenean jarri zuten abestia entzungai sarean.

Jose Luis Otamendi idazle azpeitiarrak idatzi ditu Eñaut Elorrietaren Zutaz letrak idazteko abestiaren hitzak. Gernikako abeslariak herenegun, asteazkena, plazaratu zuen bere abesti berria sare sozialetan, eta dagoeneko entzungai dago abestia plataformetan. Elorrietak kaleratuko duen Fantasia (Elkar, 2022) disko berriko abestietako bat izango da Zutaz letrak idazteko, eta Aitor Etxebarriak ekoitzi du.

Hona hemen Zutaz letrak idazteko abestia: