Amagoia Gurrutxaga eta Joxean Muñoz kulturgintzaz, 'Berria'-ren 'Ahomentan' atalean

Erabiltzailearen aurpegia
Joxean Muñoz eta Amagoia Gurrutxaga, Donostian. ('Berria')

Euskal kulturgintzaren auziaz aritu dira biak, bakoitzak arlo horretan duen eskarmentua oinarri hartuta. Lanartea Euskararen Langile Profesionalen Elkarteko koordinatzailea da Gurrutxaga matxinbentarra, eta oraintsu arte Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde aritua Muñoz.

Amagoia Gurrutxaga eta Joxean Muñoz elkartu ditu Berria-k Ahomentan elkarrizketa seriearen asteburuko argitalpenerako. Euskal kulturgintzaren auziaz aritu dira biak solasean, Itziar Ugarte kazetariaren gidaritzapean. Biek ala biek dute eskarmentua kulturgintzaren arloan, eta kezkak ere bai: Lanartea Euskararen Langile Profesionalen Elkarteko koordinatzailea da Gurrutxaga matxinbentarra, eta Muñoz, berriz, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde aritua azken urteetan –orain aholkularia da–. Elkarrizketa mamitsua eskaini dute biek, eta honako lotura honetan irakur daiteke.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide