Azpeitiko sokamutilek herri kirol desafioa jokatuko dute Goiatzen

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko abu. 14a, 12:38
Sokamutil batzuk Erdikalean.

Goiazko hainbat gaztek Azpeitiko sokamutil taldearen kontra jokatuko du erronka bihar, astelehena, 19:00etan hasita.

Goiatzen festetan murgilduta dira egunotan, eta festetarako antolatu dituzten ekitaldi ugariren artean, herri kirol desafio berezi bat izango da. Hain zuzen ere, Goiazko hainbat gaztek Azpeitiko sokamutil taldearen kontra jokatuko du erronka bihar, astelehena, 19:00etan hasita.